XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ta orregaz batera biotzean ondo sustraituta eroien Karmen'go Amaren Kutunaganako beroa be, naitaez, iragarri ta zabaldu bear.

An eta emen, ainbat ariñen egingo ziran ba Karmen'go Amaren magalpeko, Aren jantziak eskintzen eutsezan mesede ugariak irabazi egiezan.

Ezta ezagutzen noiztik asi ziran kofrade modura artzen, Larra'ko liburuetatik ezpaita agiri.

Alan be, aspalditik etorren kutuna jantzi ta anaikide egiteko oitura.

Baiña Larra'n ba-zan, orrez gaiñera, beste anaitasun berezi bat: España'n karmeldarren nagusi Aita Prantzisko zala, 1776'ko urrillaren 28'n Kordoba'n izenpeturiko agiri baten bitartez, Larra'ko komentuko nagusiari baimen osoa emon eutsan Aita onek, Karmen'go Kutunaren Artxikofradi aparteko bat sortu ta eratu egian.

Orrela, Zornotza'ko ta Etxanoko abade-buruak eurak be eskaturik, Aita Nagusiaren eta Kalahorra'ko Gotzaiñaren on-eritxia lortu ondoren, legez ezarri zan emen Kofradi ori 1778'ko maiatzaren 31'an.

Orduan Larrea'ko nagusi zan Aita Manuel'ek, anaidiaren asi-agiria idaztean, onela diño: Gaurtik emen daukagu Karmen'go Amaren Kofradia, bai guztientzakoa ta bai aren barruan dagon bertorakoa be, Etxano-Zornotza'n eta inguruan Andra Maria'ren omenez bizitza zintzoagoa egin gura daben guztientzat.

Legedi berarizkoa eukan Kofradi onek.

Legedi au etzan bape gogorra; barru-bizitza eskatzen yaken batez be.

Kanpotik: 1) Kutuna artu, komentuko nagusiaren eskutik; 2) Andra Maria'ren jaietan autortu ta jaunartu; Karmen'go Amaren egunean, Larra'n bertan burutu bear ziran baldintza biok, arratsaldeko eleiz-birara etorriaz; 3) al izanik, illaren irugarren domeketan eleizkizunera etorri; eleiz biran, gizonezkoak gurutzearen atzetik ibilliko ziran, abadeak prailleakaz naste ta andrazkoak onein ostean; 4) anaikide bakotxak bere barruak diñotsanez gauzak egingo dauz,(...).